Indartsu ari da loretzen Azkoitiko kultur eta kirol taldeek martxan jarritako
Herrikoloreak egitasmoa. Irailaren 15ean Azkoitian egingo duten I. Kultur Egunerako antolaketa lanekin jarraitzen dute, eta hitzordua herriratzeko eta hari oihartzuna emateko
Herrikoloreak abestia kaleratu dute. Gainera, Interneten jarri dute entzungai, Youtube, Spotify nahiz Soundcloud webguneetan.
Urtzi Azkuek sortu du abestia eta hark jarri dio ahotsa. Kantuaren hitzak, baina, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak sortu ditu. Koruak egiteaz, aldiz, Andrea Pozo –Silence musika taldeko abeslaria– Rocio Larrañaga, Ane Lizarralde eta Itziar Elias azkoitiarrak arduratu dira. Hona hemen
Herrikoloreak abestia:
https://youtu.be/hdj44AVwkW8