Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo txapelketako azken jardunaldia jokatu zen larunbatean Floreagako bolatokian, eta Azkoitiko taldeko Santos Muñoz gailendu zen txapelketako azken saioan, zazpi txirlo bota ostean. Dena den, sailkapen orokorrean Gorka Etxanizek lortu ditu puntu gehien, eta, beraz, azkoitiarrak jantzi du Gipuzkoako txapela. Etxanizen atzetik, sailkapen orokorrean bigarren eta hirugarren geratu dira Unai eta Xabier Loiola, hurrenez hurren. Taldekako saria, berriz, San Migel Ak lortu dute, eta bikotekakoa Jabier Osoro eta Unai Loiolak eraman dute.
Datorren astean, berriz, Bolari Eguna ospatuko dute Elgetan, eta, besteak beste, Lehendakari Txapelketa jokatuko dute, eta ondoren bazkaria izango da.