Alazne Mujika. (Gabriel Beldarrain)
Alazne Mujika korrikalari azkoitiarrak, Eva Esnaola urnietarrarekin batera, Espainiako errekorra ezarri du 50 kilometrotako martxan. Maiatzaren 12an, Espainiako 50 kilometroko lasterketa jokatu zen Ordizian, eta han hautsi zuten marka bi korrikalariek. Izan ere, ordura arteko marka Cristina Gonzalez atletak zuen ezarria, 3:59:39 denborarekin, eta Esnaolak eta Mujikak 3:53:30 eta 3:54:43 denborarekin amaitu zuten Ordiziko lasterketa.
Lanbidez, Deustoko unibertsitateko dekanordea da Mujika, eta atletismoan ibilbide luzea du. 2009an hasi zen korrika azkoitiarra, eta Donostia-Behobia maratoi erdian aurrenengoetako emakume korrikalaria izan zen. Joan zen urtean, gainera,
erbi lanetan aritu zen lasterketa horretan.
Lorpen berriaren harira, Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketa egin diote azkoitiarrari. Besteak beste, kirol hastapenez, entrenamenduez eta bere lanbideaz hitz egin du Mujikak irratsaioan.
Hemen entzun daiteke elkarrizketa.