Urola Erdiko Enplegurako Ekintza Plana aurkeztu diote Marcos Muro sailburuordeari

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 28a

Muro (ezkerretik hirugarrena), udaleko, Iraurgi Berritzeneko eta Izarraitz Lanbide Heziketako ordezkariekin bilduta. (Azkoitiko Udala) Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordea Azkoitiko Udaletxean izan zen ostiralean, eta Urola Erdiko Enplegurako Ekintza Plana aurkeztu zieten udaleko, Iraurgi Berritzeneko eta Izarraitz Lanbide Heziketako ordezkariek. Hain zuzen, Javier Zubizarreta alkatea, Ana Azkoitia zinegotzia, Eduardo Sudupe Izarraitz Lanbide Heziketako zuzendaria eta Itziar Abarisketa Iraurgi Berritzenen proiektu koordinatzailea bildu ziren Murorekin, eta bailarako testuinguru sozio-ekonomikoaren berri eman zieten sailburuordeari. Era berean, langabezian dauden pertsonei zuzendutako formakuntza programak izan zituzten hizpide.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide