Azkoitia BHI-ko ikasleen eskulanez osatutako erakusketa zabalik da

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 27a

Azkoitia BHIko DBHko teknololgia, eskulangintza eta ZIG geletako ikasleek egindako lanak ikusteko aukera dago Azkoitiko Torre Zuri erakustokian. Ikasleek askotariko eskulanak egin dituzte ikasturtean zehar, eta herritarren aurrean plazaratu dituzte. Hala, lan elektrikoak eta mekanikoak, tangramak, kuxinak, panpinak... ikus daitezke. Ostiralean zabaldu zuten erakusketa, eta gaur itxiko dute. 12:00etatik 14:00etara bitartean egongo da zabalik.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide