Kantu jira, Azkoitiko kaleak girotzeko

Urola Kostako Hitza 2018ko mai. 27a, 09:50

Azkoitian, dozenaka lagun aritu ziren ostiralean kantu jiran, Euskal Kultur Jardunaldiaren barruan. Azkoitiko kaleak abesti tradizionalez girotu zituzten han aritu zirenek, eta iluntzera arte luzatu zen saioa. Azkoitiko Floreaga ikastetxeak eta hango guraso elkarteak antolatzen dituzten Euskal Kultur Jardunaldien bigarren saioa izan zen ostiralekoa, eta hurrengoa ekainaren 8an izango da. Ohi bezala, bertso saioa egingo dute Floreagako Don Bosco aretoan, eta Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Xebastian Lizaso eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan. (Argazkiak: Juan Inazio Sudupe)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide