Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Antton Oñederra Azkoitiko Peña Elorza txirrindularitza elkartearen arduraduna hil eta hilabetera, udalak eta klubeko kideek aitortza egin diote entrenatzaile zenari, eta omenaldi beroa jaso du haren familiak. Izan ere, urteroko kimu eta infantil mailetako txirrindularitza lasterketa egin dute Azkoitian, eta aurten lehenengo aldiz, Antton Oñederraren Omenezko Lasterketa izenpean jokatu dute proba, Peña Elorza elkarteak lasterketari izen hori jartzea erabaki ondoren. Lasterketa hasi baino lehen, ekitaldi berezi bat egin dute Oñederra oroitzeko, eta dantzariek aurreskua dantzatu ondoren, haren familiak hunkituta jaso ditu lore sorta eta oroigarria.
16:30eak puntuan hasi da kimuen eta infantilen lasterketa, Oñartxo industrialdean. Eskolarteko txirrindularitza denboraldiaren barruan egiten duten proba da gaur jokatu dutena, eta Azkoitiko eta inguruko txirrindulariak lehiatu dira bertan.