Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Gure Esku Dagok antolatuta, Klik eguna ospatu dute gaur goizean herriko plazan. Ekainaren 10ean, Gasteiz, Donostia eta Bilbo artean egingo duten giza katerako atxikimenduak jasotzeko eta motorrak berotzeko asmoz antolatu du taldeak Klik eguna, eta herritar askoren babesa jaso du. Izan ere, haur eta heldu ugari elkartu da eguerdira bitartean egin dituzten ekintzetan, eta festa giroa izan da nagusi. Umeentzako puzgarriak jarri dituzte, eta haiek eskulanak egiteko eta aurpegia margotzeko aukera ere izan dute. Euriak ere atseden eman die zenbait unetan, eta tarte horretan, hainbatek muxikoak egin dituzte plazan. Jan-edana ere nagusi izan da Kontzejupean jarri duten postuari esker.