Azkoitiko EH Bilduk herriko kartelen inguruan egindako salaketari erantzun dio Udal Gobernuak. Erakundeak Twitter bidez adierazi duenez, herrian iragarkiak jartzeko dauden bederatzi informazio panelen inguruan garbitzaileei emandako "agindu bakarra" honako hau da: "Iragartzen duten ekitaldia igaro arte kartel guztiak mantentzea, eta aldiz, paneletatik kanpo daudenak denak kentzea".
EH Bilduk ohar bidez salatu du EAJren Udal Gobernuak herriko kartelak kendu dizkiela, eta "zentsura politikoa" egiteari uzteko eskatu dio. Koalizioaren oharraren harira erantzun du Udal Gobernuak.