Europako Musikari Gazteen Jaialdian dira Azkoitiko Bizkargi musika eskolako abesbatzako 28 ikasle joan zen asteazkenaz geroztik. Herbeheretako Sneek hirira joan ziren autobusez, Errenteriako eta Oñatiko ikasleekin batera. At the Watergate izeneko jaialdian zenbait emanaldi eskaini dituzte Bizkargiko ikasleek, eta atzerriko musikariekin harremanak egiteko aukera ere izan dute bertan. Bihar itzuliko dira Azkoitira abesbatzako kideak.
Harreman horiek egiteko bidea duela bi urte hasi zuten. Izan ere, Europako Musikari Gazteen Jaialdia Euskal Herrira iritsi zen 2016an, eta
azkoitiarrak izan ziren atzerriko lagunak herrian hartu zituztenak. Orduko hartan, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren egitarauaren barruan egin zuten egitasmoa, Emusik izenburupean. Urte hartan, Europako hainbat txokotako 140 eta 150 ikasle inguru izan ziren Azkoitian, musika lau haizetara zabaltzen.
Hona hemen Bizkargikoek sare sozialetan eskegi dituzten hainbat irudi: