Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitia Cup kirol elkarteak Azkoitiko Udalaren babesarekin elkarlanean, 3x3 Futbol Festa jokatuko dute ekainaren 22tik 24ra artean. Atzo aurkeztu zuten ekimena Mikel Rodriguez Azpeitia Cup-eko lehendakariak eta Angel Martin udaleko Kirol zinegotziak, eta jakinarazi zutenez, dagoeneko 90 taldek eman dute izena futbol festarako.
Ohi bezala, hamar herritako neska-mutilek hartuko dute parte partidetan: izan ere, Azkoitiko, Azpeitiko, Errezilgo, Zestoako, Zumaiako, Getariako, Zarauzko, Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko bost eta 11 urte bitarteko umeak arituko dira hiru egunetan futbol partidak jokatzen.
Izena maiatzaren 27ra bitartean eman daiteke izena, www.azpeitiacup.com atarian, Halcon Bidaiak agentziako bulegoetan edo Azkoitiko Plaza Berri Sport dendan. Aurkezpenean, gogoratu zuten iaz 130 taldek hartu zutela parte, eta aurten kopuru hori gaindetzea aurreikusten dute.
Ekainaren 22an hasiko da 3x3 Futbol Festa, baina egun horretan Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako ikasleek ikasturte amaierako jaialdia ere izango dute. Beraz, Rodriguezek jakinarazi du Xabier Munibekoek ostiral horretan ez dutela partidarik jokatuko.