Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Huhezimena Euskal Film Laburren jaialdiaren palmares emanaldia izango da bihar, Azkoitian. 11. edizioan sarituak izan diren filmak ikusteko aukera izango da 22:00etatik aurrera, Baztartxo antzokian.
Martxoan egin zuten Huhezinema jaialdiaren sari banaketa, eta sail ofizialeko sari nagusia, Goiena saria, Alots Arregi eta Izibene Oñederra azkoitiarrak kide diren Atxur animazio taldearen Areka lanak irabazi zuen. Horrez gain, Amancay Gaztañaga zestoarrak eta Erika Olaizola azpeitiarrak zuzendutako Z U L O filmak sail ofizialeko Vertigo eta Mundukide sariak jaso zituen. Besteak beste, film horiek eskainiko dituzte bihar.
Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikasleek antolatzen dute film laburren jaialdia, 2008az geroztik. Ikus-entzunezko komunikazioko laugarren mailako ikasleak aritzen dira antolakuntza lanetan.