EHUk antolatutako Udako Ikastaroetako bat Azkoitian izango da. Hain zuzen ere, uztailaren 12an eta 13an Migrazioa eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean ikastaroa izango da Intsausti jauregian, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak, Azkoitiko Udalarekin eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin elkarlanean antolatuta.
Ikastaroaren xedea da Kanpoan den Euskal Komunitatearen ekintzen gaineko eztabaida finkatzea. Hau da, XXI. mendeko kanpoko euska presentziaren gaineko gogoeta analitikoa hastea, gero ondorio argiak ateratzeko eta horiek politiko publikoetan garatu ahal izateko.
Ikastaroa euskal gizataldeetan, migrazioan nahiz mugikortasunean adituak diren lagunek eskainiko dute, hala nola Carmen Gozalezek, Catalina Uzcangak, Gorka Alvarezek, Imanol Galdosek, Marcos Murok, Oscar Alvarezek, Xose Manoel Nuñezek eta Pedro J. Oiarzabalek.
Dagoeneko eman daiteke izena ikastaroan, honako lotura honen bidez. Ikastaroaren gaineko informazioa, berriz, esteka honetan eskuratu daiteke.