Sendabelarren tailerra antolatu du Azkoitiko Oreka Bioelkarteak, eta izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 8a

Azkoitiko Oreka Bioelkarteak sendabelarren inguruko tailerra antolatu du ekainerako. Sendabelarrek dituzten ezaugarriak azalduko ditu Eva Mena Expositok, eta horien erabilera desberdinak ere jorratuko dituzte saioetan. Hala nola, eguzkitarako eta azalerako kremak, zirkulaziorako pomadak, eltxoen kontrako lozioak eta baltsamuak egiten ikasiko dute. Horrez gain, kosmetika naturalaz arituko dira ikastaroan. Ekainaren 11n, 13an, 18an eta 20an egingo dituzte saioak, 18:30etik 20:30era bitartean, kultur etxean. Izena ekainaren 2ra bitartean eman daiteke, 943-02 62 31 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide