Umeentzako jolasak izango dira beste urte batez auzoan.
Azkoitiko Madariaga auzoan sanisidroak ospatzeko prest dira. Dagoeneko prest dute festetako egitaraua, eta txapelketak, jolasak eta jan-edanak hartuko dute tarterik handiena hiru egunetan. Gainera, asteartean, San Isidro Egunean, auzoko elkargunea inauguratuko dute. Izan ere, auzoko perratokia zena berritu eta auzotarrentzat topagune bihurtu dute.
Ostiralean, mus txapelketarekin hasiko dituzte festak. 21:30ean hasiko da txapelketa, eta bertan parte hartzeko 943-85 37 56 telefonora deitu behar da. Bikoteek 20 euro ordainduko dute, eta irabazleek 400 euro eta txapelak jasoko dituzte. Bigarrenentzako, berriz, 200 euroko saria izango da.
EGITARAUA:
Maiatzak 11, ostirala:
- 21:30: Mus Txapelketa.
Maiatzak 12, larunbata:
- 10:30: Ume eta helduentzat mendi buelta Madariaga inguruan.
- 12:00: Auzotarren arteko pilota partidak. Ondoren, Emakume Master Cup binakako txapelketako txapeldunordeen partidak.
- 12:30: Buruhandiak eta marrazki tailerra.
- 14:30: Auzotarren bazkaria eta omenaldia.
- 16:30: Umeen jolasak eta askaria.
- 18:00: Madariagako gizon taldea Koateiko astoaren aurka.
- 19:00: Zelailuzeren animaliekin ume jolasak.
- 21:00: Otarren afaria.
Maiatzak 15, asteartea:
- 11:00: Prozesioa eta meza.
- 12:00: Marixako elkargunearen inaugurazioa, hamaiketakoarekin.