Giro apartarekin ospatu dute Kakuteko Eguna Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 7a

Gaztetxoek dominak jaso dituzte. (Juan Inazio Sudupe) Eguraldia lagun zutela ospatu zuten atzo, igandea, Kakuteko Eguna. Anaitasuna Mendi Bazkunaren eskutik, salda banatu zieten Azkoitiko mendira bertaratu ziren mendizaleei, eta mendizale gaztetxoek dominak jaso zituzten (argazkian). Aurten, 50. urtez ospatu dute Kakuteko Eguna, eta, horren harira, Kakuteko tontorretik ikusten diren paisaiak eta gurutzea ikus daitezkeen bideoa kaleratu du elkarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide