Azkoitiko Gure Esku Dagok bi hitzordu prestatu ditu datozen egunetarako. Batetik, asteazkenean
Zergatik erabaki hitzaldia eskainiko dute EH Bilduko Larraitz Ugartek eta EAJko Luke Uribe-Etxeberriak. Julen Garateren gidaritzapean, erabakitzeko eskubideaz arituko dira hizketan 19:00etatik aurrera, Elkargunean.
Bestetik, larunbatean, hilaren 12an, ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gazteiz artean egingo duten giza katearen aurkezpen ekitaldia egingo dute, 12:00etan, Elkargunean.
Azkoitiko GEDk
herriko gazteekin argazkia atera zuen joan zen ostiralean, giza kateari babesa adierazi eta ekimenera atxiki daitezen beste gazteak ere. Hain zuzen, ostegunetan pintxo potearekin batera eta larunbatetan 11:00etatik 13:30era bitartean eliza atarian izaten dira herritar guztien atxikimenduak jasotzen.