Larunbatean, Calluengako kilometro bertikala jokatu zuten, eta azkoitiarrak 36 minutu eta 31 segundo behar izan zituen amaitzeko; Subisomasen, 39 minutu eta 31 segundoan amaitu zuen; eta atzo, 36 minutu eta 9 segundoan igo zuen Aventon. Guztira, beraz, 01:52:11ko denbora egin du hiru probetan.
Lasterketa "gogorra" izan bada ere, emaitzarekin "gustura" dagoela adierazi du azkoitiarrak Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan. Hemen irakurri daiteke elkarrizketa.