Gazteek argazkia atera dute gaur (Ane Olaizola)
Gure Esau Dagok antolatuta, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea egingo dute ekainaren 10ean, erabakitzeko eskubidea defendatzeko asmoz. Azkoitiarrek Zestoako Arroabea auzoan osatuko dute bi kilometroko zatia, eta horietako bat gazteekin osatu nahi du Azkoitiko Gure Esku Dagok. Hori dela eta, argazkia atera dute gaur arratsaldean 30 gazte inguruk, eta gainontzeko gazteei dei egin die ekimenean parte har dezaten. Ostegunero izango dira gazteen atxikimenduak jasotzen, plazan.