Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Santa Kutz auzoan festak ospatuko dituzte bihartik igandera bitartean. Auzotarrek hiru eguneko jaiak izango dituzte aurretik, eta bihar, mezarekin hasiko dituzte ospakizunak. 11:00etan izango da meza auzoko elizan, eta amaitzean hamaiketakoa egingo dute bertaratzen direnek.
Larunbatean, berriz, afaria egingo dute Laja jatetxean, eta gero erromeria izango da Laja II.a eta Lutxurdixokin. Afarira joateko dagoeneko erreserbak egin daitezke, 943-85 14 12 telefonora deituta.
Ohi bezala, igandea izango da santakutzetako egun nagusia, eta eguerditik festa giroa izango da nagusi jatetxe inguruan. 12:00etan, ume jolasak egingo dituzte, eta Antxitte eta Landa trikitilariek girotuko dute eguerdia. 18:00etan, Zelailuzeren zezentxoak eta pottokak aterako dituzte jatetxearen zelaira. Era berean, Antxittek eta Landak berriz eskainiko dute saioa arratsaldean.