Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://www.youtube.com/watch?v=_uPjCwRcCmU
Datorren igandean, maiatzak 6, ospatuko du Kakuteko Eguna Anaitasuna mendi bazkunak, eta egun horren 50. urtemuga dela eta, bideoa egin du elkarteak. Kakuteko tontorretik ikusten diren paisaiak eta gurutzea ikus daitezke ikus-entzunezko laburrean.
Igande goizean salda banatuko diete bertaratzen diren lagunei, eta ondoren, 11:30ean, sariak banatuko dituzte. Gainera, Kakuteko Egunak mende erdia betetzen duelako, Jose Ramon, Maria Angeles eta Maria Lurdes Domenechen argazki eta bideo historikoak jarri dituzte ikusgai Azkoitiko Torre Zuri aretoan eta Elkargunean.