Ostiralean hasi zituzten Floreaga auzoko festak iritsi dira erdi bidera. Gaur, igandea, mezarekin eta patata tortila lehiaketarekin hasi dute eguna, eta hainbat lagunek parte hartu du lehiaren bosgarren edizioan. Ondoren, triki-poteoa egin dute, eta bazkalostean, puzgarriak jarri dituzte frontoian. Haurrek jolasean ibiltzeko aukera dute Floreagako frontoian. Buruhandiak ere izan dira auzoan, eta gauean gazte gaua izango da txosnan.
Hona hemen gaurko irudi batzuk:
Hona hemen biharko eta etziko egitaraua:
-Apirilak 30, astelehena
11:30. Apar festa.
17:00. Txan magoa.
18:00. Buruhandiak.
19:00. Triki-poteoa.
21:00. Bertso afaria Floreagako tabernan Julio Sotorekin eta Aratz Igartzabalekin, eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
22:30. Gazte gaua txosnan.
-Maiatzak 1, asteartea
11:00. Gurutzetxoko XXXVI. Krosa. Izen ematea: 09:30etik 10:45era, tabernan.
14:00. Bazkaria, Floreagako tabernan.
17:00. Zelailuzeko zezenak eta pottokak.
18:00. Buruhandiak.
20:00. Festen amaiera.