Anari, atzo, Etxe Aitz tabernan. (Irene Elorza)
Duela 21 urte egin zuen bezala, kontzertua eman zuen Anarik atzo Azkoitiko Etxe Aitz tabernan. Izan ere, azkoitiarraren musika ibilbidearen hastapenetan, bere bigarren kontzertua eskaini zuen duela bi hamarkada Anarik –lehenengoa Txapla tabernan izan zen–. Atzokoan, berriz, "oso gustura" egon zela adierazi zuen.
Taberna goraino beteta zela, bi zatitan banatu zuen kontzertu akustikoa Anarik;
Gure mundua kantuarekin hasi zuen emanaldia, eta sei abesti jo ostean, atsedenaldi bat egin zuen. Han bildutakoen gozamenerako, ordubeteko saioa eskaini zuen bigarren zatian. Kontzertuan, gainera, Azkoitiko Sostenipe talde feministarentzako hitzak ere izan zituen. Taldea egiten ari den lana eskertu zuen musikariak, eta animoak eman zizkion.
Ikusi hemen atzoko kontzertuko bideoak:
https://youtu.be/cpdb83gg4G0
https://youtu.be/F8Xui6mFMIo