Aurten ere, joan zen urtean bezala, Sinesmen Zaharren Jardunaldiak antolatu dituzte Azkoitian. Iaz euskal sinesmen zaharrak landu zituzten, eta, oraingoan, Euskal Herriko sinesmenak eta Mexikokoak alderatuko dituzte. Horretarako, Victoria Mendoza nahual jatorriko txamana izango da Azkoitian Mexikiko sinismenei buruz hitz egiteko. Mari Carmen Basterretxea ondarrutarrak (Bizkaia), berriz, euskal eredu matrilinealari buruz hitz egingo du. Azken saioan, Hector Vasquezek eta Gurutz Garmendiak parte hartuko dute, eta bi kulturak alderatuko dituzte.
Sustraiak Bizirik kultur elkarteak antolatu du hitzaldi zikloa, eta antolatzaileen arabera, "herri gisa nora goazen jakiteko, non gauden eta nondik gatozen ulertu behar da". Aurtengoan, "bertakoa hobeto ulertzeko" helburuarekin, oraindik bizirik dirauten Mexikoko sinesmen zaharrekin alderatuko dituzte euskal sinesmenak.
Saio guztiak Elkargunean izango dira, 19:00etan. Hona hemen hitzaldi zikloko egitaraua:
-Maiatzak 4, ostirala: Victoria Mendoza Mexikoko nahual txamanen leinukoa eta txamanismo erako terapeuta denak
Chamanismo Mexicano solasaldia eskainiko du.
-Maiatzak 11, ostirala: Mari Carmen Basterretxea antropologo eta euskal sinesmen zaharretan adituak
Euskal Herria, kultura matrilineala solasaldia eskainiko du.
-Maiatzak 18, ostirala: Hector Vezquez mexikar sinesmen zaharretan aditua eta Gurutz Garmendia euskal sinesmen zaharretan aditua izango dira hizlariak, eta
Euskal eta mexikar sinesmen zaharrak saioa eskainiko dute.