Anari Alberdik zuzeneko emanaldia eskainiko du ostegunean, hilak 26, "bidea eta denbora hasi zen lekuan". Hala jakinarazi du gaur Azkoitiko abeslariak Twitter bidez. Etxe-Aitz taberna da Anariren bidea hasi zen lekua, eta bertan emango du kontzertua 22:00etan hasita. Edonor hurbil daiteke osteguneko zuzenekora.
21 urte dira Anariren lehen lanak–
Anari (Esan Ozenki, 1997)– argia ikusi zuela. Hiru urte geroago etorri zen
Habiak (Esan Ozenki), eta
Zebra (2005, Metak) etorri zen gero.
Irla Izan (2009, Bidehuts),
Zure aurrekari penalak(2015, Bidehuts) eta
Epilogo bat (2016, Bidehuts) izan ditu ondorengo lanak. Estudioko lanez gain, zuzeneko bi disko grabatu ditu Anarik: 2007ko martxoaren 31n Bilboko Kafe Antzokian (2008, Bidehuts) eta
Bidea eta denbora(2013, Bidehuts). Hainbat disko kolektibotan ere parte hartu izan du. Eta Bidehuts zigiluaren sortzaileetako bat ere izan zen 2007an, Inoren Ero Ni eta Lisabö taldeetako kideekin batera.
Anarik jasoko du aurtengo
Adarra saria.