Amaia Aizpuru eta Eva Ibarrola txapelketako garaileak, lora sorta banarekin.
Emakume pilotariak izan ziren protagonista Mutrikun, igandean. Guztira hainbat herritako 26 emakumek hartu zuten parte, tartean, Amaia Aizpuru eta Eva Ibarrola azkoitiarrek, eta giro aparta izan zen pilotalekuan. 10:30ean hasi ziren lehenengo pilota partidak, eta azkoitiar bikotea ezinhobeto hasi zen, aurreneko bi partidak erraz irabazita. Goizean lortutako garaipenari esker, arratsaldean jokatuko ziren final laurdenetara zuzenean sailkatu ziren Aizpuru eta Ibarrola, eta 12-6 irabazi ostean, finalerdietara sailkatu ziren. Partida hura irabazita, finalean zen bikotea.
Finalean lehen 10 tantoetan partida parekatuta egon zen arren, aurkariek 9-5 aurreratzea lortu zuten. Halere, azkoitia bikotea gai izan zen 9-9 berdindu eta, ondoren, 15-10 nagusitzeko.