Gasteizko hilketak salatzeko elkarretaratzea deitu du Sostenipek

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 23a

Joan den ostegunean gizonezko batek bi emakume hil zituela salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Sostenipe talde feministak. 19:30ean elkartuko dira, plazan, "eraso eta hilketa matxista oro" gaitzesteko asmoz. Ostiralean, 46 urteko gizonezko batek haren bikotekide ohia eta haren ama hil zituen Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan. Ertzaintzak atxilotu egin zuen erasotzailea, hark etxebizitzari su eman eta leihotik salto egin ondoren. Hilketak salatzeko, larunbatean beste elkarretaratze bat egin zuten Azkoitian, udalak deituta.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide