Giro ederrean ospatu dute Dantzari Txiki Eguna Azkoitian

Ainitze Agirrezabala 2018ko apirilaren 22a

200 dantzarik eta musikarik baino gehiagok parte hartu dute plazan, eliza atarian, Balda plazan eta herriko kaleetan antolatu dituzten ekitaldietan. Txalkor txistulari elkarteak antolatu du festa, Azkoitiko Udalaren eta Floreaga Ikastetxeko IGE-AMPA guraso elkartearen laguntzarekin. Hain zuzen, Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko Kandiola dantza taldeak eta Bizkargi musika eskolako dantza taldeak hartu dute parte.

Dantzari Txiki Egunaren 44. edizioa ospatu dute gaur Azkoitian, eta eguraldi ederra lagun, 200 dantzarik eta musikarik baino gehiagok parte hartu dute plazan, eliza atarian, Balda plazan eta herriko kaleetan antolatu dituzten ekitaldietan. Txalkor txistulari elkarteak antolatu du festa, Azkoitiko Udalaren eta Floreaga Ikastetxeko IGE-AMPA guraso elkartearen laguntzarekin. Hain zuzen, Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko Kandiola dantza taldeak eta Bizkargi musika eskolako dantza taldeak hartu dute parte. Goizean, 10:45ean, dantzariak eta musikariak bildu dira Julio Urkixo etorbidean, eta handik kalejira egin dute herriko plazara. Enparantza nagusian bilkura egin eta otartekoa jan ondoren, 11:45 inguruan, Kale Nagusian barrena kalejira egin dute dantzari eta musikari guztiek. Gero, elizaren atarian erakustaldia eskaini du Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko Kandiola dantza taldeak. Une berean, Balda plazan Bizkargi dantza taldearen dantza erakustaldiaz gozatu ahal izan dute gerturatu diren herritarrek. Aurtengo Dantzari Txiki Egunarekin bukatzeko, 13:00etako kanpai hotsekin batera, dantzari eta musikari guztiak Azkoitiko plazan bildu dira eta dantza emanaldia eskaini dute. Dantzarien emanaldi desberdinez gozatzera jende ugari animatu da. Hona hemen Dantzari Txiki Egunaren 44. edizioa iruditan: [flickr_set id="72157694155837821"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide