Nerabeen afari erromeria antolatu dute Azkoitiko Elkargunean, hilaren 27rako

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 20a

Afaltzera joateko beharrezkoa da aurrez Elkargunean dagoen Gazteriaren bulegoan izena ematea, partaide kopurua mugatua baita. DBH1etik DBH4ra arteko ikasleentzat izango da ekimena, eta afaria bost euro kostako da.

Nerabeen afari erromeria iragartzeko kartela.

Nerabeen afari erromeria antolatu du Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak, Artxamendi Topalekuaren eskutik. Apirilaren 27an, ostiralean, izango da afaria eta dantzaldia Elkargunean. Afaltzera joateko beharrezkoa da aurrez Elkargunean dagoen Gazteriaren bulegoan izena ematea, partaide kopurua mugatua baita. DBH1etik DBH4ra arteko ikasleentzat izango da ekimena, eta afaria bost euro kostako da.

Afaria 20:15ean izango da Elkargunean, eta, ondoren, erromeria 21:30ean hasiko da. DBH1etik gorako edonork du dantzaldira joateko aukera. Musikari lanetan nerabeak arituko dira, baina Iñigo Galdos trikitilaria bidelagun izango dute, fandango eta arin arin piezak jotzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide