Azkoitiko Dantzari Txiki Eguneko argazki bat. (Argazkia: Julene Frantzesena)
Igande honetan, apirilak 22, 44. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute Azkoitian. Txalkor txistulari elkarteak antolatu du festa, Azkoitiko Udalaren eta Floreaga Ikastetxeko IGE-AMPA guraso elkartearen laguntzarekin. 200 dantzarik eta musikarik baino gehiagok parte hartuko dute antolatu dituzten ekitaldietan. Hain zuzen, Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko Kandiola dantza taldeak eta Bizkargi musika eskolako dantza taldeak hartuko dute parte.
Hona hemen igandeko egitaraua:
10:45. Dantzarien eta musikarien bilkura, Julio Urkixo etorbidean.
11:00. Kalejira herriko plazara.
11:15. Herriko plazan bilkura eta otartekoa.
11:45. Kale Nagusian barrena kalejira eta dantzen erakustaldia.
-Elizaren atarian: Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko Kandiola dantza taldearen erakustaldia.
-Balda plazan: Bizkargi dantza taldearen dantza erakustaldia.
12:45. Dantzari eta musikari guztien bilkura eta emanaldia, herriko plazan.