Kamioi bat errepidetik atera da Azpeitia eta Azkoitia artean, eta, ondorioz, errai bat itxita dago

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 20a

Munategi eta Azkoitia artean, GI-631 errepidean, kamioi bat bidetik atera eta espaloira sartu da 07:00ak inguruan. Ezbeharraren ondorioz, kamioi gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute, baina Ertzaintzak adierazi duenez, "ez du zauri larririk". Alabaina, istripuak oztopoak eragin ditu zirkulazioan, eta errai bat itxita dago, eta une honetan Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen. Ertzaintzak esan duenez, ez dakite zergatik desbideratu den kamioia errepidetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide