Atzo amaitu zen Azkoitiko Probazale Elkarteak antolatutako Udaberri Idi Dema Saria, lau eguneko saioen ondoren. Guztira, hamahiru idi pare plazaratu dira deman, eta T. Goieta mungiarrak (Bizkaia) lortu du emaitzarik onena, eta hark irabazi du manta. Izan ere, 53 plaza, 4 zinta eta 1,50 metro eginda, orain arteko markarik onena ezarri du Goietak.
Joan zen ostiralean hasi ziren Kintopekoak Gurea probalekuan, eta guztiek "lan ona" egin dute. Gainera, zale ugari elkartu da saioetan. Parte hartzaileen artean, eskualdeko hainbat lagun lehiatu da. Oliden oriotarra bigarren postuan geratu da, 53 plaza, zinta bat eta 3,76 metro egin ondoren. Horrez gain, Azkoitiko Isidro Erretegiak seigarren postua egin du, eta Mendiola eta Bixkiak errezildarrak zortzigarren eta hamargarren geratu dira, hurrenez hurren.
Ikusi sailkapen osoa eta argazki guztiak, hemen:
(Argazkiak: Ibon Errazu)