Azkoitiko Udalak joan den astean jakinarazi zuen Aingeru kaleko
errepidea moztuta izango zela aste honetan, 3-5-7 eta 9 zenbakidun etxebizitzak pintatu behar zituztelako. Lanak, ordea, atzeratu egin dira, eta, beraz, egunotan irekita egongo da kalea, udalak adierazi duenez.