Irudietan: Ekain Txouren ikuskizunarekin abiatu dituzte Euskal Kultur Jardunaldiak Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 15a

Floreaga ikastetxeak eta hango guraso elkarteak antolatzen dituzten Euskal Kultur Jardunaldiak umorez abiatu dituzte Azkoitian. Ekain Txou pailazoaren ikuskizunak ireki zituen atzo arratsaldean jardunaldiak, eta dozenaka lagun elkartu ziren ikastetxeko On Bosco pilotalekuan. Gogotik gozatu zuten han elkartutako ume eta helduek, eta txokolatadarekin amaitu zuten lehenengo emanaldia. Ostiralean, maiatzaren 25ean, jarraituko dute Euskal Kultur Jardunaldiek. Kantu jira egingo dute orduan herriko kaleetan, 19:00etatik aurrera. Amaitzeko, ekainaren 8an, bertso saioa izango da Floreagako Don Bosco aretoan. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Xebastian Lizaso eta Oihana Iguaran ariko dira kantuan, 22:00etan hasita, eta sarrera doan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide