Aran bailaran mendiko eskia egiteko asteburu pasa joango dira Azkoititik

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 15a

Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak mendiko eskia praktikatzeko irteera antolatu du Aran bailarara (Herrialde Katalanak). Hurrengo asteburuan, hilaren 21ean eta 22an, egingo dute irteera, eta interesa dutenek hilaren 18ra bitartean eman dezakete izena, Lopetegi Iturgintzan. Bazkideek 60 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 70 euro. Prezio horretan, autoetan egingo duten bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria izango dituzte. Larunbatean, 06:00etan abiatuko dira liburutegi aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide