Bi autok istripua izan dute Aizpurutxo inguruan eta hiru zauritu izan dira

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 15a

Hiru lagun zauritu dira, tartean bi adin txikiko, eta Donostia Ospitalera eraman dituzte. Azkoitia eta Zumarragako arteko errepidea itxita dago bi noranzkoetan, 17:00 inguruan gertatu den ezbeharraren ondorioz.

Bi autok istripua izan dute 17:00 inguruan Azkoitia eta Zumarraga arteko errepidean. Hiru lagun zauritu dira istripuan, adin txikiko bi eta gidarietako bat; azken hori ibilgailuan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute autotik. Zauritutako hiru lagunak Donostia Ospitalera eraman dituztela jakinarazi du Trafiko Zuzendaritzak. Errepidea itxita gelditu da bi noranzkoetan eta horrela jarraitzen zuen 18:30ean, autoak bidetik kentzeko zain. Eusko Jarularitzaren Segurtasun sailak jakinarazi duenez, Aizpurutxotik gertu izan dute istripua ibilgailuek -Ford Focus bat eta Renault Traffic bat-, GI-631 errepidearen 24. kilometroan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide