Akauzazte taldeak joko du musika esperimentalari eta soinu arteari Bilbon eskainitako zikloan

Urola Kostako Hitza 2018ko api. 13a, 17:44

Azkoitiko musika taldeak bihar, larunbata, eskainiko du kontzertua Bilboko Azkuna zentroan

Akauzazte musika taldeak bihar, larunbata, kontzertua eskainiko du, 20:00etan, Bilboko Azkuna zentroan. Atzo, osteguna, hasi eta igandera bitartean musika esperimentala eta soinu artea oinarri dituen jardunaldiak eta kontzertuak antolatu ditu Bilboko Azkuna zentroak. Azkoitiko Matadeixen sortu zen Akauzazte musika taldea, 1992an. Sei urte geroago, 1998. urtean, atera zuten lehen diskoa Ur gardenak, eta ordutik musika taldeak ibilbide luzea egin du. Azken urteetan, kontzertu bakan batzuk bakarrik eman ditu Akauzaztek. Azken diskoa, zortzigarrena, 2015ean atera zuen boskoteak: Etzazuaka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide