Iñaki Errazkin, Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Meltxor, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eskainitako ‘Angula ustelak’ hitzaldian. (Maialen Etxaniz)
“Zubietako errauste plantaren aferaren atzean ezkutatzen diren xehetasunak azaltzeko eta gizartaratzeko” Angula Ustelak egitasmoa jarri zuen martxan Gipuzkoa Zutik plataformak. Elkartasun birak Euskal Herriko 35 herri baino gehiago igaroko ditu, eta eskualdeko zenbait herritatik ere pasatuko da. Dagoeneko
Azpeitian, Getarian eta Zestoan geldialdia egin du, eta Azkoitira ere eramango dituzte beren azalpenak Angula Ustelakeko kideek. Azkoitia Zutikek antolatuta, Elkargunean eskainiko dute
Angula ustelak solasaldia apirilaren 16an, astelehenean, 19:00etan hasita.
2013an Zubietako errauste planta geldiarazteagatik
epaitu zituzten atzo, apirilak 12, Ainhoa Intxaurrandieta eta
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohi azpeitiarra Madrilgo Kontu Auzitegian. Bi auziperatuei babesa agertzeko eta “alternatibak badaudela erakusteko”, berriz, manifestazioa egin zuten apirilaren 7an Azpeitian. Ehunka lagun irten zen kalera
Iñaki eta Ainhoarekin elkartasuna, alternatibak badaude lelopean. Auziaren harira UROLA KOSTAKO HITZAk Errazkini egindako elkarrizketa,
hemen