Hartz musika taldea.
Eibarko Deus Ez eta Azkoitiko Hartz taldeek kontzertua emango dute bihar, ostirala, Azkoitiko Zurt tabernan, 22:30ean hasita. Rock alternatiboa lantzen du Eibarko taldeak, 90eko hamarkadako eta gaur egungo soinua inspirazio gisa hartuta. Lehen diskoa 2017ko udan grabatu eta irailean argitaratu zuten. Koldo Sagarzazu azkoitiarra Deus Ez taldeko kidea da. Ondoren, Hartz taldea izango da oholtzan. Julen Hidalgo (bateria) eta Jon Barkin (baxua) azpeitiarrak eta Beñat Rodriguez (ahotsa eta gitarrak) azkoitiarra dira taldekideak, eta disko berria otsailean kaleratu zuuen taldeak.