Hiru bizikleta lapurtu dituzte Azkoitiko Elorza dendan

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 12a

Asteazken goizaldera lapurrak sartu ziren Azkoitiko Trino Uria kaleko Elorza dendan, eta hiru bizikleta elektriko lapurtu zituzten. Guztira 8.300 euro inguruko galera izan dute negozioaren jabeek.

Elorza bizikleta dendako erakusleihoan zulo bat egin zuten lapurrek. (Argazkia: Maxixatzen) Asteazken goizaldeko 04:00ak inguruan, lapurrak sartu ziren Azkoitiko Trino Uria kaleko Elorza bizikleta dendan. Hiru bizikleta elektriko lapurtu zituzten, eta guztira 8.300 euro inguruko galera izan dutela adierazi dio dendako arduradunak Urola Kostako Hitzari. Bizikleta dendako alarma berria duela urtebete eskas jarri zutela gaineratu du negozioaren jabeak, baina lapurreta gertatu zen unean ez zuela jo. Asteazken goizean, 06:00etarako lanera zihoan bizilagun batek Ertzaintzari deitu zion bizikleta dendako erakusleihoan zulo handi bat eginda zegoela esanez. Ertzaintza eta alarma kudeatzeaz arduratzen den enpresa gertatutakoa ikertzen ari dira. Elorza dendan lapurreta egiten duten bigarren aldia da; 2006an bizikleta bat lapurtu zieten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide