Azkoitiko Napar Zuzterren Iriaun elkarteak bi hitzaldi antolatu ditu datozen eguneratarako. Lehenengoa bihar izango da, eta Angel Rekalde kazetariak eta idazleak Nabarra, euskaldunen Estatua saioa eskainiko du. Hurrengo hitzaldia Aitzol Altuna Nabarraldeko kideak eskainiko du, hilaren 25ean. Euskalduntze berantiarra: Hipo-tesia edo Hiper-gezurra izenpean, Euskalduntze berantiarra hipotesiaren inguruan hitz egingo du Altunak, eta hainbat datu mahai gainean jarriko ditu.
Bi hitzaldiak 19:00etan hasiko dira, Elkargunean.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide