VII. Ibilgailu klasikoen topaketa egingo dute Azkoitian maiatzaren 13an

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 7a

Madrilgo, Zaragozako edota Errioxako autoak izango dira ikusgai Azkoitian. Ibilgailu klasikoak 09:00etatik 10:30era bitartean iritsiko dira Azkoitira. Gero, herritarrek autoak ikus ditzaten bira bat emango dute herritik, eta amaitzeko, ibilgailu klasikoak erakusgai jarriko dituzte Plaza Berrin. 

Isidro Etxaniz eta Antonio Sudupe antolatzaileak. (Maxixatzen.eus) Beste urte batez Ibilgailu Klasikoen Topaketa egingo dute Azkoitian. Aurtengoa jardunaldien zazpigarren edizioa izango da, eta maiatzaren 13an egingo dute. Antolatzaileek atzo aurkeztu zuten egitaraua. Ibilgailu klasikoak Azkoitira 09:00etatik 10:30era bitartean iritsiko dira. Behin parte-hartzaile guztiak elkartzean, herritik buelta bat emango dute, azkoitiarrek auto klasikoez goza dezaten. Ibilbidea egin ondoren, ibilgailuen erakusketa egingo dute Plaza Berrin. Bazkaria ere egingo dute 14:30 aldera. eta amaitzean urtero egin ohi duten zozketari ekingo diote. Bazkarira joan nahi duten lagunek dagoeneko egin dezakete izen-ematea. Horretarako, Kutxako 2095 5028 70 9115036181 kontu korronte zenbakian hogei euro sartu beharko dituzte maiatzaren 11a baino lehen. Bazkariko menua honako hau izango da: urdaiazpikoa, kroketak, entsalada mixtoa, oilaskoa patatekin, izozkia flanarekin, kafea eta edariak. Denetariko produktuen zozketa Ibilgailu klasikoen topaketaren antolatzaileek aurten ere denetariko produktuen zozketa egingo dute, eta ardo botilak ez dira faltako. Zozketa horretarako errifak jarri dituzte salgai jada. Produktuak erakusgai jarri dituzte Plaza Berriko erakusleiho batean. Dena den, zozketaren saridunek erakusleihoan dauden produktuez gain beste batzuk ere jasoko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide