Passepartout taldearen 'Sinergia' diskoa, sarean entzungai

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 6a

'Passepartout' diskoaren ostean, iazko udan hasi zen Azkoitiko taldea 'Sinergia'-ri forma ematen, eta orduan ekin zioten entseguei. Diskoa, aldiz, joan zen urtarrilean grabatu zuten Arrasateko Shot! estudioan, Alberto Martinez eta Ander Barriusoren gidaritzapean.

Azkoitiko Passepartout musika taldeak Sinergia izeneko azken lana argitara atera eta entzungai jarri du sarean. Hain zuzen, protagonista musika den Spotify aplikazioan zintzilikatu dute hamabi abestiz osatutako diskoa. Kantu guztien izenek hitz bakarra dute. Ruben Lizarraldek, Tomas Lizarazuk, Itziar Beitiak, Jontxu Apek,eta Xabier Arrietak osatzen dute Passepartout. Passepartout izeneko diskoaren ostean, iazko udan hasi ziren Sinergiari forma ematen, eta orduan ekin zioten entseguei. Diskoa joan den urtarrilean grabatu zuten Arrasateko Shot! estudioan, Alberto Martinez eta Ander Barriusoren gidaritzapean.  Gaztea irratiaren Maketa Lehiaketako entzuleen saria irabazi zuten azkoitiarrek, eta Bilboko Kafe Antzokiko finalean izan ziren. Maxixatzen Azkoitiko Webarruek elkarrizketa egin zion boskoteari. Bideoa, hemen: https://youtu.be/4BUlFaFWHmo

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide