Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur ireki dute txapelketan izena emateko epea, eta apirilaren 28a arte egongo da zabalik. 16 urtetik gorako neska-mutil azkoitiarrek soilik har dezateke parte Pelotai Euneko sariketan. Maiatzaren hasieran ekingo diote txapelketari.
Dagoenek eman daiteke izena ekainaren 9an egingo duten IV. Pelotai Euneko binakako pilota txapelketan. Gaur, asteartea, zabaldu dute izen-ematea, eta sariketan parte hartu nahi dutenek apirilaren 28a baino lehen eman beharko dute izena. Pelotai Egune hurrun badago ere, maiatzean ekingo diote txapelketari. Bertan parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: 16 urte baino gehiago izatea eta azkoitiarra izatea. Bi baldintza horiek betetzen dituzten neska-mutilek izango dute txapelketaz gozatzeko aukera.
Pelota sariketan izena eman nahi duten bikoteek honako taberna hauetan egin dezakete izen-ematea: Atraskuan, Deanen, Tta-kunen, Zakelan eta Zurten. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "maiatzaren hasieran abiatuko da txapelketa, eta ez du etenik izango Pelotai Eunera arte".