Joanes Davila –ezkerretik lehena– eta Jokin Sudupe –erdian– Leitzararnen jokatutako txapelketan. (Maxixatzen)
Joan zen asteburuan gazteen Euskadiko eta Gipuzkoako arrantza txapelketak jokatu zituzten Leitzaran ibaian, eta sariketa hartan parte hartu zuten Jokin Sudupe eta Joanes Davila arrantzale azkoitiarrek. Parte hartu soilik ez; izan ere, Sudupek Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen, eta Davila hirugarren sailkatu zen txapelketa horretan. Euskadiko Txapelketan, berriz, bigarren izan zen Sudupe eta laugarren Davila.
Euskadiko Txapelketan lortutako emaitzak tarteko, bi azkoitiar gazteak Espainiako Txapelketan izango dira. Hain zuzen ere, Coruñako (Galizia) Xalas ibaian jokatuko dute txapelketa.