Atzo, igandea, jokatu zituzten gaztetxoek XLIV. Atano III. Buruz-buruzko Txapelketaren finalak, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. 10:30ean hasita, sei pilota partida jokatu zituzten Oteiza pilota eskolako 8 eta 12 urte bitartek neska-mutilek.
Honako hauek izan ziren atzoko finaletako emaitzak:
8 urtekoak: Pello Alkorta 16-Joanes Juaristi 10
9 urtekoak: Julen Etxaniz 16-Urtzi Segurola 6
10 urtekoak: Eñaut Aldazabal 13-Jon Arregi 16
11 urtekoak: Ioritz Azkoitia 8-Denis Galarza 16
Neskak: Uritz Azkue 16-Jone Zabala 11
12 urtekoak: Oier Aldazabal 16-Anartz Segurola 14
Finalak jokatu dituzten lagun guztiek jaso zituzten oroigarriak partidak bukatzean.