Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sei mailatan banatuta, buruz buru jokatuko dituzte partidak hamabi gaztetxok; 10:30ean hasiko dira finalak, Gurean.
Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak antolatutako XLIV. Atano III. buruz buruko txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean, 10:30etik aurrera, Gurea pilotalekuan. Otsailaz geroztik, astez aste jokatu dituzte norgehiagokak zortzi eta hamabi urte bitarteko gaztetxoek, eta guztietatik honako hamabi neska-mutil sailkatu dira finalera: Pello Alkorta eta Joanes Juaristi; Julen Etxaniz eta Urtzi Segurola; Eñaut Aldazabal eta Jon Arregi; Ioritz Azkoitia eta Denis Galarza; Uritz Azkue eta Jone Zabala; eta Oier Aldazabal eta Anartz Segurola.