Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://www.youtube.com/watch?time_continue=80&v=x_J5Gtd6vmo
Emakume Master Cup txapelketako finalaren aurkezpeneko bideoa egin du Berria Telebistak. Bertan, lehen mailako finala jokatuko duten lau pilotari ageri dira, tartean, Eneritz Arrieta azkoitiarra. Arrietak Patri Espinar izango du lagun igandean Eibarko Astelena pilotalekuan (12:00) jokatuko den finalean, eta iaz txapeldunak izan ziren Olatz Arrizabalagaren eta Leire Etxanizen aurka ariko dira.
Azkoitiarrak bideoan nabarmendu duenez, "partida oso gogorra" izango da igandekoa. "Lehengo astekoa bezalako partida egiten badugu, behintzat, sufritzea tokatuko zaigu. Espero dut Patrik ondo errematatuko duela eta azkar amaituko dela partida". Azkoitiarrak nabarmendu du ez zuela iritsi den lekura iristerik espero. "Ez nuen inondik inora espero finalera iristea, ezta finalerdietara ere".