Aizterri eta Aldalur saltokietako arduradunak oroigarri banarekin, Herrixen merkatari elkartearen batzar nagusian. (Argazkia: Herrixen merkatari elkartea)
100 urte bete dituzten herriko bi saltoki omendu ditu Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak, atzo egin zuen batzar nagusian. Aizterri dekorazio dendak 1915ean zabaldu zituen ateak eta Aldalur jostundegiak, berriz, 1917an. 100 urte horietan "egindako lana, herriari emandako zerbitzua eta izan duten konpromisoa eskertzeko" asmoz, oroigarri bana eman zieten jabeei.