Aikidoa arte martzial japoniarra da, O' Sensei (Maisu handia) Morihei Ueshibaren bitartez sortua. Arte martzial orok bezala, norbere buruaren jabe izatea du helburu, eta nork bere burua armarik gabe defendatzen irakasten du. Arte martzial horren inguruko hitzaldia eta erakustaldia izango dira asteazkenean, martxoak 21, Azkoitiko Elkargunean, 19:00etan. Izen ematea zabalik dago.